jueves, 29 de mayo de 2008

ZER DA PC TABLET?

Tablet PCa PDA eta ordenagailu bat arteko bidean koka dezakegun konputadore bat da, non ukipenaren bidezko pantaia baten bitartez idatzi eta manipulatu daiteke.Edozein erabiltzailek edozein estilotan idatzi dezake teklatuaren edo arratoiaren erabilpenik gabe.Badaude modelo batzuk ikutuzko pantaiaren bidez arbel soin baten serbitzua eskeintzen dutena, beste batzuk, ordea, portatil baten eskematik abiatuz bere pantaia mugi eta uzkurtu dezakete koadernoaren forma har dezan.Baina Tablet PCren modelorik edatuena pantaia bakar batean oinarritzen da, non ukipenaren bidez, idatzi, margotu, informazioa gorde, interneten konektatu... eta edozein ordenagailu normal batek eskeintzen dituen serbitzu guztiak eskeintzen ditu, baina formatu txiki, arin eta eroso batean, koaderno baten modura.

PC TABLET MOTAK

Tablet PC ConvertiblePc Tablet Convertible aukera arruntena da teklatuaren funtzionalitatea mantendu nahi duten erabiltzaileentzako, hauek pantaila ukikorraren teknologia aprobetxatzen dutelarik bide batez. Convertible ordenagailu portatil baten berdina da tapa itxita daukanean, baina, tapa irekitzean, 180ºko arkua egin dezake, honela askoz gehiago interaktuatu dezake.




Slate Tablet PCMota honek ez dauka ez teklaturik ezta sagurik ere, eta pantaila ukikorra maneiatuz erabiltzen da. Tablet Pc mota honek aplikazio komertziala dauka, adibidez, asko erabiltzen da ospitaleetan, inbentarioa egiteko, entrega zerbitzuetan… Mota hau oso iraunkorra da eta tamainaren aldetik txikiena izan ohi da, nahiz eta bere aplikazioak batzutan limitatuagoak egon.


Híbrido de Tablet PCHibrido mota hau popularrena bilakatzen ari da Tablet Pc Convertible erabiltzaileen artean. Desberdinatasunak daude honek eta Convertibleren artean; hibridoarekin teklatua deskonekta daiteke beharrezkoa denean, eta ondoren berriz ere konektatu. Hau izango da hurrengo urteetan gehien erabiliko dena.

TABLET PC-en SARRERA HEZKUNTZA ZENTROETAN

TABLET PC-REN SARRERA HEZKUNTZA ZENTROETANSARRERA:Dokumentu honen helburu nagusia irakasleei Tablet Pc-a nola erabiltzen den azaltzea da, azkenik teknologia honen erabilpen zuzena bultzatzen delarik.Ez da derrigorrezko gidoi bat, izan ere zentro bakoitzak bere esperientziak ditu eta konpetentzia mailak desberdinak dira.Garrantzitsuena nondik norako desberdinak barneratzea da, hurrenkeran ikusten den moduan progresio logiko bat bilatzen delarik.1- IRAKASLEA HASTEN DATablet Pc-a irakasleak bakarrik erabiltzen du.Piztu, itzali, soinua, bateria kargatuPrograma basikoekin hasi: Journal, Word (idatzi, gorde, inprimatu, gordetakoa errekuperatu…)Irakasleak jarraitzen du.Internetetik nabigatu errazki:. Orrialde ezagunen bat bisitatu.Interneten errekurtsoak bilatu: arbel digitalak, bilatzaileak…Irakasleak erabiltzen jarraitzen du ikasleei erakusteko.Tablet Pc-a proiektore batera konektatu.Aurkezpen erraza aurreko programekin eta aukeratutako web helbideak bisitatu.2-TABLET PC IKASLEENTZAKOIkasle bakoitzak bere Tablet Pc-a dauka.Lehenengo pausoak piztea eta itzaltzea dira. Bateria kargatzea eta mantenu basikoak.Erreminta basikoak erabili, hala nola, arkatz motak, koloreak, goma…Aurrekoa egin ostean, geure karpetak sortuko ditugu (gaiaren arabera…)Orain, ikasleek egiten duten edozein hariketa artxibo bat izango da.Egindako lanak gorde eta errekuperatu egiten ditugu, ikasleek ikasteko.Irakasleak ariketa sinple eta errazak prestatzen ditu, eta ikasleek burutu behar dituzte.Aukerak zabaltzen ditugu: irudiak gehitu, testua gehitu, ebaki, itsatsi, mugituMomentu honetan familiekin elkartu gaitezke eta teknologia honen abantailak aurkeztu.Ez eman baliabide gehiegi batera, bestela estresatu daitezke bai ikasle baita gurasoak ere. Pixkanaka gehitu baliabideak klasearen gaitasunen arabera.Koadernoetan egiten ziren ariketa guztiak orain Tablet Pc-an egingo dira.3- INFORMAZIOA ULERTU ETA GEUREA SORTUTablet pc-a internetera bideratu.Irakasten dugu zelan nabigatu, eta proposatutako web orrialdeetara goaz.Interneten interaktuatzen gabiltza.Web orrialde interaktiboak aztertzen ditugu, eta bertan ariketak egiten ditugu.Irudiak eta testuak hartu eta geure karpetan lanean erabili .Lanak osatzen ditugu interneteko informazioarekin eta besteei aurkezten diegu.Proiektuak egiten ditugu, webquest-ak…Interneten bilatzen ikasten dugu (Google…)Ikasleei banakako eta taldeko lanak proposatzen dizkiegu.4- KOMUNIKATU GAITEZKEInformazioa bilatzeaz gain komunikatu gaitezke:Korreo elektronikoari sarrera ematen diogu.Fororen batean parte hartu dezakegu.Zuzenean (denbora errealean) komunika gaitezke: Messenger, Chat...Geure gela beste zentro batzuei zabaltzen diegu.Geure liburuak erakutsi ditzakegu, eta beste zentroetako ikasleen koadernoak ikusi.Interneten sortzen hasten gara, geure web orria egiten dugu, geure bloga, geure egunkaria… et abesteei erakusten diegu.Soinuak grabatzen ditugu, kamera digitala erabiltzen dugu, baita bideoa ere.Klaseko egunerokoa interneten eskegi dezakegu besteek ikusteko.Zentroko egunkaria ere eskegi daiteke.Multimedia aurkezpen bereziak sartu daitezke: ibilaldiak, jaiak, festibalak…

PC TABLET-a EUSKAL ESKOLERATA DIJOA

Asteasun, Errota eskolako Lehen hezkuntzako 4º kurtsoko ikasle eta irakasleek, teknologia berriak erabili zituzten, aurreko urteko kurtsoan ikas-irakaskuntzaren eguneroko jarduerak egiteko. PC Tablet-a izan zen baliabiderik goraipatuena.PC Tablet-a Gipuzkoako Errota eskola publikora iritis zenean, bertako ikasleek, zalantzarekin begiratu zuten. Bost minutu beranduago, jakin-minarekin ukitzen zuten, ordu bat beranduago interneten zebiltzan, eta pare bat aste ondoren, euren etxeko-lanak egin, informazioa bilatu eta sarean jokatzeko gai ziren.Esperimentu hau, Microsoft, Intel eta HP-k Euskal Gobernuaren, Berritzegunearen eta bertako Udaletxearen laguntzaz 2003-2004 kurtsoan burutu zen., bi ondorio nabarmen utzi zituelarik.: Haurrek informazioaren munduan sartzeko gogo biziak dituztela eta honetarako material aproposa besterik ez dutela beharAsteasu, Tolosatik 10 km tara eta Donostiatik 20 km tara kokaturik dagoen herri bat da. Bere 1.300 bizilagunak bi nukleo nagusietan bereizten dira, herria bera udaletxea bertan duena, eta Elizmendi auzoa, bertan dagoelarik Errota eskola. Eskola publiko honek, 2 eta 12 urte bitarteko 140 haur ditu eta 18 irakasleek egiten dute lan bertan. Eskola, laborategia, plastikako gela, eta ordenagailu gela ditu besteak beste, baina aurreko urtean 4º kurtsoko ikasleek teknologiarekin lehen kontaktua izan zuten PC Tablet-ari esker.Gipuzkoako Aldundiak orain arte Teknologia berrien erabilera Batxilergoan eta FP-n bultzatu ditu, baina garrantzitsuagoa da lehen hezkuntzan bultzatzea.Errota eskola hautatzeko premisak ondokoak izan ziren, eskola txiki bat izatea eta irakasle guztiak proiektuan buru belarri murgiltzea.

martes, 27 de mayo de 2008

TEKNOLOGIA BERRIEN EBOLUZIOA

Bideo honetan azkenengo hamarkadetan hezkuntza aplikatzeko erabilitako gailu ezberdinen eboluzioa ikus daiteke, hauetako aparu asko gure adineko ikasleak ezagutu ez ditugun arren erabiliak izan dira, eta hauetako batzuk ere, nahiz eta gaur egun existitu eta erabiltzen diren gehienok ez ditugu ezagutzen. Hala ere, irakasleak izango garenok begirunean izan behar ditugu baliabide berri hauek eta modu pedagogiko batean erabili gure ekin didaktikoak burutzeko.

Ikus ezazue bideoa eta erabaki zer uste duzuen guzti honi buruz.