jueves, 29 de mayo de 2008

TABLET PC-en SARRERA HEZKUNTZA ZENTROETAN

TABLET PC-REN SARRERA HEZKUNTZA ZENTROETANSARRERA:Dokumentu honen helburu nagusia irakasleei Tablet Pc-a nola erabiltzen den azaltzea da, azkenik teknologia honen erabilpen zuzena bultzatzen delarik.Ez da derrigorrezko gidoi bat, izan ere zentro bakoitzak bere esperientziak ditu eta konpetentzia mailak desberdinak dira.Garrantzitsuena nondik norako desberdinak barneratzea da, hurrenkeran ikusten den moduan progresio logiko bat bilatzen delarik.1- IRAKASLEA HASTEN DATablet Pc-a irakasleak bakarrik erabiltzen du.Piztu, itzali, soinua, bateria kargatuPrograma basikoekin hasi: Journal, Word (idatzi, gorde, inprimatu, gordetakoa errekuperatu…)Irakasleak jarraitzen du.Internetetik nabigatu errazki:. Orrialde ezagunen bat bisitatu.Interneten errekurtsoak bilatu: arbel digitalak, bilatzaileak…Irakasleak erabiltzen jarraitzen du ikasleei erakusteko.Tablet Pc-a proiektore batera konektatu.Aurkezpen erraza aurreko programekin eta aukeratutako web helbideak bisitatu.2-TABLET PC IKASLEENTZAKOIkasle bakoitzak bere Tablet Pc-a dauka.Lehenengo pausoak piztea eta itzaltzea dira. Bateria kargatzea eta mantenu basikoak.Erreminta basikoak erabili, hala nola, arkatz motak, koloreak, goma…Aurrekoa egin ostean, geure karpetak sortuko ditugu (gaiaren arabera…)Orain, ikasleek egiten duten edozein hariketa artxibo bat izango da.Egindako lanak gorde eta errekuperatu egiten ditugu, ikasleek ikasteko.Irakasleak ariketa sinple eta errazak prestatzen ditu, eta ikasleek burutu behar dituzte.Aukerak zabaltzen ditugu: irudiak gehitu, testua gehitu, ebaki, itsatsi, mugituMomentu honetan familiekin elkartu gaitezke eta teknologia honen abantailak aurkeztu.Ez eman baliabide gehiegi batera, bestela estresatu daitezke bai ikasle baita gurasoak ere. Pixkanaka gehitu baliabideak klasearen gaitasunen arabera.Koadernoetan egiten ziren ariketa guztiak orain Tablet Pc-an egingo dira.3- INFORMAZIOA ULERTU ETA GEUREA SORTUTablet pc-a internetera bideratu.Irakasten dugu zelan nabigatu, eta proposatutako web orrialdeetara goaz.Interneten interaktuatzen gabiltza.Web orrialde interaktiboak aztertzen ditugu, eta bertan ariketak egiten ditugu.Irudiak eta testuak hartu eta geure karpetan lanean erabili .Lanak osatzen ditugu interneteko informazioarekin eta besteei aurkezten diegu.Proiektuak egiten ditugu, webquest-ak…Interneten bilatzen ikasten dugu (Google…)Ikasleei banakako eta taldeko lanak proposatzen dizkiegu.4- KOMUNIKATU GAITEZKEInformazioa bilatzeaz gain komunikatu gaitezke:Korreo elektronikoari sarrera ematen diogu.Fororen batean parte hartu dezakegu.Zuzenean (denbora errealean) komunika gaitezke: Messenger, Chat...Geure gela beste zentro batzuei zabaltzen diegu.Geure liburuak erakutsi ditzakegu, eta beste zentroetako ikasleen koadernoak ikusi.Interneten sortzen hasten gara, geure web orria egiten dugu, geure bloga, geure egunkaria… et abesteei erakusten diegu.Soinuak grabatzen ditugu, kamera digitala erabiltzen dugu, baita bideoa ere.Klaseko egunerokoa interneten eskegi dezakegu besteek ikusteko.Zentroko egunkaria ere eskegi daiteke.Multimedia aurkezpen bereziak sartu daitezke: ibilaldiak, jaiak, festibalak…

No hay comentarios: