jueves, 29 de mayo de 2008
PC TABLET-a EUSKAL ESKOLERATA DIJOA
Asteasun, Errota eskolako Lehen hezkuntzako 4º kurtsoko ikasle eta irakasleek, teknologia berriak erabili zituzten, aurreko urteko kurtsoan ikas-irakaskuntzaren eguneroko jarduerak egiteko. PC Tablet-a izan zen baliabiderik goraipatuena.PC Tablet-a Gipuzkoako Errota eskola publikora iritis zenean, bertako ikasleek, zalantzarekin begiratu zuten. Bost minutu beranduago, jakin-minarekin ukitzen zuten, ordu bat beranduago interneten zebiltzan, eta pare bat aste ondoren, euren etxeko-lanak egin, informazioa bilatu eta sarean jokatzeko gai ziren.Esperimentu hau, Microsoft, Intel eta HP-k Euskal Gobernuaren, Berritzegunearen eta bertako Udaletxearen laguntzaz 2003-2004 kurtsoan burutu zen., bi ondorio nabarmen utzi zituelarik.: Haurrek informazioaren munduan sartzeko gogo biziak dituztela eta honetarako material aproposa besterik ez dutela beharAsteasu, Tolosatik 10 km tara eta Donostiatik 20 km tara kokaturik dagoen herri bat da. Bere 1.300 bizilagunak bi nukleo nagusietan bereizten dira, herria bera udaletxea bertan duena, eta Elizmendi auzoa, bertan dagoelarik Errota eskola. Eskola publiko honek, 2 eta 12 urte bitarteko 140 haur ditu eta 18 irakasleek egiten dute lan bertan. Eskola, laborategia, plastikako gela, eta ordenagailu gela ditu besteak beste, baina aurreko urtean 4º kurtsoko ikasleek teknologiarekin lehen kontaktua izan zuten PC Tablet-ari esker.Gipuzkoako Aldundiak orain arte Teknologia berrien erabilera Batxilergoan eta FP-n bultzatu ditu, baina garrantzitsuagoa da lehen hezkuntzan bultzatzea.Errota eskola hautatzeko premisak ondokoak izan ziren, eskola txiki bat izatea eta irakasle guztiak proiektuan buru belarri murgiltzea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario