jueves, 22 de mayo de 2008

GURE IRITZIA TABLET PC-RI BURUZ

Lehenik eta behin, gai oso interesgarria iruditzen zaigu hemen jorratu duguna. Blog-ean azaltzen dugun bezala, Lehen Hezkuntzako Heziketa Fisikoko irakasleak izateko prestatzen ari gara, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu teknologia berrietan jantzita egotea.
Teknologia berriak begiratuz, ondorengo urteetan Pc Tablet-a eskoletan gero eta indar handiagoa hartuko duela uste eta espero dugu. Hori dela eta, oso garrantzitsua da honi buruz ahal dugun informazio gehiena lortzea.
Azkenik, goraipatu nahiko genuke guk ikusi eta erabili ez dugun teknologia bat dela, baina, teknologia berriak aurrera doazen heinean egokitu behar dugu hezkuntza, beraz, Pc Tablet-aren abantailetaz baliatuz aurrerakuntza handiak lortu daitezke.

No hay comentarios: